Itzuli

Ilargia

Colectivo Mudriam Elkartea – Leire Bolumburu

«ILARGIA» emetasunean oinarritutako bat-bateko dantza-sorkuntza da. «Danza Duende» delakoren eskaintza honetan, gure ziklikotasuna eta ilargiaren energia ezberdinekin (Ilargi Berria, Laugarren Ilgora, Ilargi Betea eta Laugarren Ilbehera) eta Lurrarekin duen lotura aztertu ditzakegu. Horrek, era berean, urtaro desberdinekin lotzen gaitu, (gure)  naturarekin, gure berezko izaerarekin.

Leire Bolumburuk zuzendutako proposamen hau, dantza teknika ezberdinez eta norbanakako mugak gainditzeko lan neketsuaz osatuta dago. Hura osatzen duten piezak orainaldian garena, denboran eta espazioan dagoena dantzatzeko plazererako ate bat dira, inspirazio, edertasun eta maitasun bidaia eskainiz eta partekatuz.

Arabako Mudriam Elkartea 2008tik lanean ari da ekitaldi artistikoak antolatzen, hauetan topaketaren magia erdigunea da. Artea elementu sozializatzaile eta sendatzaile gisa proposatzen dugu. Gure elkarteak, hainbat diziplina artistikoaetan oinarrituta, helburu hauetan arreta berezia jartzen du: Izanaren garapenean, emakumearen autoestimua eta sormena bultzatzea eta beste emakumeekin elkarlana sustatzera eta senidetzea.

Leire Bolumburu dantzaria, eszena-sortzailea eta Danza Esencial dantza irakaslea da Gasteizen.

INFO

  • Inprobisazio-dantza sortzea 
  • Publiko guztiak
  • Elebidun 
  • 45 min

Web Leire Bolumburu